• Ordizia - Maiatzak 7

Araudia

1.- 2017.urteko Goierri Ezagutzen proba, martxa zikloturista bat da, ez lasterketa bat, beraz ez ditu ez partaide bakoitzaren denbora markak neurtuko ez eta sailkapenik banatuko ere. Txindokipe elkarteak eta Ordiziako Zikloturista Taldeak antolatzen dute martxa.

2.- Partaideek bide-segurtasun legea errespetatu eta N.A.N-a edo lizentzia eraman beharko dituzte. Gogorarazten da ez dela trafikoa geratuko, eta ondorioz errepidearen eskubiko aldetik joan behar izango dela, biribilguneak eta trafiko seinaleak errespetatuz eta martxa antolatzaileen azalpenak jarraituz beti ere. Zirkulazioa oztopatu eta arriskua handitu dezaketen talde handiak ekiditzea ere gomendatzen da.

3. - Antolakuntza ez da erantzule egiten martxan zehar, partaideen zuhurgabetasuna dela eta, gerta litezkeen istripuen aurrean. Ardura partaide bakoitzarena da, proban parte hartzeko izena emateak, antolakuntza, zuhurgabetasun horien erruz gerta litezkeen kalteen erantzunkizunetik salbu uzten du.<

4.- Martxak 127 km dituen ibilbide seinalizatu bat du. Aukera ematen da bide berdinetik doan eta 88 km dituen ibilbide motzago bat egiteko.

5.- Martxa zikloturistaren irteera ordiziako frontoitik izango da, 2017-eko Maiatzaren 29-an, goizeko 8:00-tan. Kontrol itxiera 14:00-tan izango da. Zikloturistek Majori Udal Kiroldegia erabili ahal izango dute martxa bukatu eta 15:00 arte, kontsigna gisa eta dutxatu ahal izateko. Kiroldegiaren kokapena.

6.- Antolakuntzak 2 puntu jarriko ditu edari eta jakiekin ibilbide motzean zehar eta bat gehiago ibilbide luzean.

7.- Derrigorrezkoa da kaskoa eramatea.

8.- Antolaketak, egoerak hala eskatzen badu, martxarekin zerikusia duen edozer gauza aldatzeko aukera izango du.

9.- Izen-ematea onartu ondoren, ez da diru itzulketa eskaririk onartuko.

10.- Martxan izena emateak, araudi honen atal ezberdinen onarpena eta betetzea suposatzen du.

Deskargatu arautegia

© 2017 Goierri Ezagutzen.
Gruiton Web Development