GOIERRI EZAGUTZEN 2017

Maiatzak 7, Ordizia

Aurten ere, 3.urtez jarraian, Ordiziako zikloturista elkarteak antolatuko du GOIERRI EZAGUTZEN martxa zikloturista. Aurreko urteko ibilbideen zatirik handiena mantendu egingo dugu, baina parte hatzaileen iritziak aztertu eta gero, Lazkao Mendiko igoera kentzea erabaki dugu eta bere lekuan Gaintzakoa sartzea, inguruko pasajerik ederrenetako bat.

Aldatzen ez dena, urtez urte ekimen hau hobeagoa izateko lanean ari garenon gogoa eta ilusioa dira. Honetan gabiltzanak ez gara antolatzaileak soilik, izan ere, aurreko urtean bezala jende askoren laguntza izango dugu, hauek gabe ezinzekoa izango bait zen honelako ekimen bat aurrera eramatea.

Beraz GOIERRI EZAGUTZEN 2017 hemen da. Proba gogor eta exigentea, zure mugak muturreraino eramango dituena. Mendi eta baso ederretan barrena desafio paregabea.

Gu dena prestatzen gabiltza iada, hemen, Txindoki eta Aitzgorriren eremuetan. Zu bakarrik falta zara!

122km / 88km


Aurtengoan ere bi ibilbide prestatu ditugu, bata luzea eta nahiko gogorra, eta bestea motzagoa eta eramangarriagoa. Bata ala bestea egin tarifa eta inskripzio berdina da, beraz egunean bertan, martxaren arabera erabaki daiteke ibilbide motza egin, edota luzea amaitzera joan.


GURE LAGUNTZAILEAK

© 2017 Goierri Ezagutzen.
Gruiton Web Development